XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ikastetxera igotzeko aldapa aundi samarra zegoan, erriko goiko kaskoan ikastetxea geratzen zala.

Gaur, Aita Santuaren eguna zala, ta etzutela joan bear; eta ori illean lau edo bost alditan esango zioten.

Biar, Irakaslari jauna (Maixu jauna) miñez zegoala, buruko min aundia zuala; ta jaun ark maiz esaten zuan, eta erri osoak bazekian, etzuala beñere buruko miñik izaten.

Orain, besteak bañon aurreago jarri bear zutela, ta ortako liburu berriak erosi bear zituztela.

Gezur utsa; amonak ematen zizkien txanponak, goxoak erosteko izaten zituzten.

Gero, Apaiz jaunak elizara joateko esan ziela, urrengo urtean Jaun-aundia artu bear zutelako.

Gezur galanta ori ere: piper asko egiten zituztelako, besteak adiña ikasten ez, eta Apaiz jaunak erabaki zuan, ayetako bi zarrenak berak baño txikiagoekin jartzea.

Orrelako asko ta asko egiten zizkaten billoba biurri ayek amona gajoari.

Bañan etzan arritzeko: bera ere alakoxekoa zan.

Orain esango dizudan ontan garbi ezagutuko dezu.

Etxe batekoak, gosaria egiteko esnea egunero erosten zioten, eta neskamea zintzo-zintzo etortzen zan, garai jakiñean, esne billa.

Egun batzuetan esne ederra ematen zion, eta gosaltzean, etxekoandreak neskameari esaten zion: ¡Auxen da esnea! Lodi-ederra, koipe utsa.

Onen gañak, aragi zerra batek adiña indarra badu (...).